XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Monokordio, klabe edo organoz musika interpretatzeko funtsezko arauak hasieran ematea egokia da.

Talentua edo jenioa, behatzek tekla ukitu baino lehen musika buruan bizitzean datza.

Hitz egiteko eta besteek entzun zaitzaten, hitz egiten jakitea bakarrik ez da nahikoa; hitzaldian zer esana ere eduki behar da.

Hiru elementu hartu behar dira kontutan: interpretatu behar den obra / interpretatzailea / instrumentua.

Hiru elementuak batera menperatuta bakarrik segurtatuko da kalitatezko interpretazioa.

IRAKASLEEI BURUZ ETA IRAKASLEENTZAT

Irakatsi ahal izateko, jotzen jakin behar da.

Norbera egiteko gauza ez dena ez dago irakasterik.

Maisuak, ikasleak interpretatzerakoan dituen arazo tekniko edo musikalak uler ditzan zatiak nahiz obra osoak joko dizkio.

Adibideak ere behin eta berriz erakutsiko dizkio oztopoak gaindi ditzan.

Arte-arloan irakasketa-sistema jakin bat ezartzea zaila da.

Fisikoki, kontzeptualki edo espiritualki berdinak diren bi ikasle edo bi irakasle ez dago aurkitzerik.

Beraz metodo edo sistema bakarra erabiltzea ez litzateke bidezko.

Ikasle bakoitza, bere-bereak dituen nortasun eta gaitasunen jabe da, eta horren arabera maisuak ikaslearen maila eta gaitasunei egokitzen zaizkien ariketa tekniko eta obrak aukeratzen jakin behar luke.